KURSAAL
INFORMAZIO PIXKA BAT
600 eserleku ditu eta prisma txikian kokatua dago. Biltzar eta kontzertu txikietarako erabiltzen da.
Kursaal jauregia Donostiako musika gune eta biltzar jauregia da, Rafael Moneo arkitekto tuterarrak eraikia. 1999 urtean inauguratu zen. Gros auzoko Zurriola hiribidean
HISTORIA
Orube berean 1921an inauguratutako antzinako Kursaal kasinoa egon zen, eta hortik datorkio izena. Eraikinak bere 50 urtetako historian zehar gertakari ugari jasan izan zituen, bereziki 1922an jokoa legez debekatu baitzen, ondorioz diru iturri berriak sustatu asmoz hasieran eraikinarentzat pentsatu ez ziren beste jarduera batzuetara ere ireki zen: antzokia, zinema, etab.
Eraikin berriarentzako proiektuen lehiaketa publiko bat ireki eta 1965ean lehenbiziko proiektu bat onartu zen, baina hura eraikitzeko zailtasunak zeudela eta, bertan behera utzi zen. 1972an beste proiektu bat aurkeztu zen, 1973a erakinaren itxiera eta behin betiko erausketa burutu zelarik.
ERAIKINA
Rafael Moneo arkitekto tuterarrak egin zuen proiektua. Beira zeharargizko bi prisma nagusiz osatua dago, harrizko plataforma
oinarri dituela. Zurriola hondartza alderantz terrazak irekitzen dira,
itsasoaz gozatzeko, eta hirirantz sarrera nagusiak, dendak eta
erakusketa aretoak, Zurriola hiribideari kale giroa emateko.
AUDITORIOA
1800 eserleku ditu eta prisma handian kokatua dago, Urumea ibaitik hurbilen dagoena. Ikuskizun nagusiak bertan egiten dira.
GANBERA ARETOA
600 eserleku ditu eta prisma txikian kokatua dago. Biltzar eta kontzertu txikietarako erabiltzen da.
Comentarios
Publicar un comentario